newsletter

 
 
BAI
 

 

Harremanetarako datuak

Federico García Lorca, 10
20014 Donostia-San Sebastián

T. +34 943 42 39 38
E. tga@tga.cc

 

Sare sozialak

 

Estudioa

TGA gara, Donostiako diseinu-estudio bat.

Baliagarriak izatea gustatzen zaigu. Diseinu grafiko, interaktibo eta interiorismoko konponbide erabilgarriak, sinpleak eta iraunkorrak proposatzen ditugu, bezeroen premiei erantzun eraginkor bat emanez. Estudio txikia izateak aukera ematen digu inplikazio, malgutasun, hurbiltasun eta zuzeneko erantzukizun handiagoa izateko sormen- eta produkzio-prozesu osoan zehar. Fedea dugu lankidetzan eta hainbat eremutako profesionalekin partekatzen dugu gure lana (argazkilariak, programatzaileak, arkitektoak, ilustratzaileak, idazleak...), proiektuak eskatzen duenean. Gehitzea hobetzeko beti da positiboa.

Tamaina ez da garrantzitsua. Gu txikiak gara, baina gure bezeroak txikiak, ertainak eta handiak dira. Erakunde publikoak eta enpresa pribatuak. Ospetsuak eta arrakastatsuak edo beren ibilbidea hasten ari diren eta etorkizuna aurrean duten ekintzaileak.  Gure ustez, denak berdinak eta denak desberdinak. Erronkak onartzen ditugu, eta ekonomiako eta diseinuko konponbide sortzaileak bilatzen ditugu, zentzuzkoak, egokituak eta baliagarriak. Gure lanarekin pozik egon nahi dugu, baita gure bezeroak kontent egotea ere.

Elkarrekin lan egin dezakegula uste baduzu, deitu edo idatz iezaguzu. Gustura hitz egingo dugu zurekin. Gure lana da. Eta gustatzen zaigu.

 

Zer egiten dugu?

  • Grafikoa
  • Webgunea
  • Interiorismoa
  • Edizio inprimatua
  • Packaging
  • Identitate korporatiboa
  • Edizio digitala
  • Seinaletika
  • Kanpoaldea
  • Ikusentzunezkoa
  • Ekitaldiak
  • Merchandising
  • Jantziak
  • Arkitektura iragankorra

Nortzuk gara?

Txema García Amiano, 1948
E. txema@tga.cc
Proiektuen kudeaketa, marketina, diseinua, ekitaldiak, interiorismoa.

Nagore García Pascual
E. nagore@tga.cc
Proiektuen kudeaketa eta diseinua.

 

Julen Cano Linazasoro
E. julen@tga.cc
Proiektuen kudeaketa eta diseinua.

Maitane Gartziandia Agirrezabala
E. maitane@tga.cc
Diseinua.

 

Santiago Noain Maura
E. santi@tga.cc
Arkitektura eta barne diseinua.

Marijose Lasarte Sagastibeltza
E. marijo@tga.cc